2017(e)ko ekainaren 25(a), igandea

5. MAILA (Bizikleta irteera)


Gorputz Heziketako ikasturteko azkeneko saioan,
5. mailako ikasleekin
"Jupiterrera" bizikletaz egindako irteera.

Gorputza preskatzeko leku ezin hobea........!!








2017(e)ko ekainaren 24(a), larunbata

BADMINTON TXAPELKETA


Jolasorduan egindako Badminton Txapelketa amaierara iritsi da.
Ostegunean, jai giro ezin hobe batean ospatu zen finala.

Hasieran izena eman zuten 32 bikoteetatik, 
bi bikote baino ez ziren finalera iritsi: 
EKAIN-EKHI eta HAIZEA-AMETS.

Azkeneko partida honetan, oso parekatuta izan eta gero, 
HAIZEA eta AMETS suertatu ziren garaile.

Zorionak txapeldunei, parte hartu zuten bikote guztiei
eta antolaketan lagundu duten 6. mailako ikasleei!!






2017(e)ko ekainaren 11(a), igandea

2. ZIKLOA ("Uda Prestatzen")


Hirugarren eta Laugarren mailako ikasleak
"Uda Prestatzen" gaia lantzen

(Frisbee, Indiaka, Badminton...).

2017(e)ko ekainaren 10(a), larunbata

1. MAILA ("Naturan Jolasten")


Lehenengo mailako ikasleak,
"Naturan Jolasten" gaiaren barruan,
Parke Botanikoan jolasten.



2017(e)ko ekainaren 4(a), igandea

3. ZIKLOA ("Taldean Jolasten")


"TALDEAN JOLASTEN" izeneko gai honetan,
Kirol desberdineko TXAPELKETA bat antolatu dugu.

Bertan, 
Beisbola, Hokeia, Ostikobeisbola, Futbola,
Brile, HERRI KIROLAK, Boleibola, Colpbola...
praktikatuko ditugu.

Primeran pasa dugu
eta kirol ezezagun asko ezagutu ditugu...!!



2017(e)ko maiatzaren 27(a), larunbata

2. ZIKLOA ("Aitona-Amonen jolasak")

Azkenaldi honetan
"Aitona-Amonen jolasak" (jolas tradizionalak) 
lantzen ari gara
Jolas batzuk ezagutzen genituen, beste batzuk entzunda besterik ez, 
eta beste batzuk berriz, 
lehenengo aldiz orain ezagutu ditugu.

 Primeran pasatzen ari gara aspaldiko garai eta jolas haiek gogoratuz!!
("txapak", "puxtarriak", "pote-pote", "brile", "ezkutaketan"...)



 








2017(e)ko maiatzaren 21(a), igandea

BADMINTON txapelketa


Aurreko urteetan bezala, 
 hirugarren mailatik hasita seigarren maila bitarteko ikasleentzat
"badminton txapelketa" bat antolatu dugu jolasorduetan.

Aurten nobedade gixa, irakasleei parte hartzeko aukera eman zaie
eta 4 bikotek izena eman dute.

Bikoteak zozketan bitartez egin dira 
eta guztira 64 ikaslek izena eman dute (guztira 32 bikote). 

Seigarren mailako ikasleak arduratzen ari dira txapelketaren antolaketaz.

Giro ezin hobean jokatzen ari dira partidak!!