2017(e)ko ekainaren 25(a), igandea

5. MAILA (Bizikleta irteera)


Gorputz Heziketako ikasturteko azkeneko saioan,
5. mailako ikasleekin
"Jupiterrera" bizikletaz egindako irteera.

Gorputza preskatzeko leku ezin hobea........!!








2017(e)ko ekainaren 24(a), larunbata

BADMINTON TXAPELKETA


Jolasorduan egindako Badminton Txapelketa amaierara iritsi da.
Ostegunean, jai giro ezin hobe batean ospatu zen finala.

Hasieran izena eman zuten 32 bikoteetatik, 
bi bikote baino ez ziren finalera iritsi: 
EKAIN-EKHI eta HAIZEA-AMETS.

Azkeneko partida honetan, oso parekatuta izan eta gero, 
HAIZEA eta AMETS suertatu ziren garaile.

Zorionak txapeldunei, parte hartu zuten bikote guztiei
eta antolaketan lagundu duten 6. mailako ikasleei!!






2017(e)ko ekainaren 11(a), igandea

2. ZIKLOA ("Uda Prestatzen")


Hirugarren eta Laugarren mailako ikasleak
"Uda Prestatzen" gaia lantzen

(Frisbee, Indiaka, Badminton...).

2017(e)ko ekainaren 10(a), larunbata

1. MAILA ("Naturan Jolasten")


Lehenengo mailako ikasleak,
"Naturan Jolasten" gaiaren barruan,
Parke Botanikoan jolasten.



2017(e)ko ekainaren 4(a), igandea

3. ZIKLOA ("Taldean Jolasten")


"TALDEAN JOLASTEN" izeneko gai honetan,
Kirol desberdineko TXAPELKETA bat antolatu dugu.

Bertan, 
Beisbola, Hokeia, Ostikobeisbola, Futbola,
Brile, HERRI KIROLAK, Boleibola, Colpbola...
praktikatuko ditugu.

Primeran pasa dugu
eta kirol ezezagun asko ezagutu ditugu...!!