2. zikloa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2. zikloa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko ekainaren 19(a), igandea

2. ZIKLOA ("ORIENTAZIOA")

3. eta 4. mailako ikasleak "Orientazioa" lantzen
("Altxorraren bila" jolasa").


2016(e)ko ekainaren 1(a), asteazkena

2. ZIKLOA ("Taldean jolasten")


"TALDEAN JOLASTEN" izeneko gai honetan,
Kirol desberdineko TXAPELKETA bat antolatu dugu.

Bertan, Ostikobeisbola, Hokeia, Futbola,
Brile, HERRI KIROLAK... praktikatuko ditugu.





2016(e)ko maiatzaren 5(a), osteguna

2. ZIKLOA (Badminton-a)


"Frontoiko Kirolak" landu ondoren, BADMINTON-a lantzeko garaia iritsi da.
Gaiarekin bukatzen dugunean, jolasorduetan binakako TXAPELKETA bat egingo dugu
3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleen artean.
Ea zein bikotek irabazten duen..........!!




2016(e)ko martxoaren 30(a), asteazkena

PATINATZEN

Opor aurretik,
Gorputz Heziketako azkeneko saioetan,
3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleok
PATINATZEN  aritu ginen.
Oso gustuko gaia izan zen!!
Gaiari merezi zuen amaiera emateko, TXURI-URDINera joan ginen
eta ederki pasa genuen!!

Hona hemen landutakoaren laburpentxo bat...



2016(e)ko martxoaren 26(a), larunbata

2. ZIKLOA (Floorball-a)

DANTZAn gaiarekin bukatu ondoren eta PATINATZEN hasi aurretik, 
3. mailako ikasleok TALDEKO KIROLEN barruan,
saio batzuetan "FLOORBALL-a" landu genuen.
HOKEIAren oso antzekoa da baina bere berezitasunak baditu.
Oso gustukoa izan genuen gaia!!



2016(e)ko martxoaren 7(a), astelehena

"BOST ATEKO erreinua" Ipuin Motorea


3. mailako ikasleok TXANELAn 
EGIPTO landu genuenean, 
Gorputz Heziketako saioetan ere, Egipto landu genuen.
Horretarako, ipuin bat kontatzen zitzaigun, 
non erronka batzuk gainditu behar genituen
“altxor” bat lortu ahal izateko.
Ipuin mota hauei, “ipuin motorea” deitzen zaie.
Gainditutako froga edo erronka bakoitzeko, pista bat ematen zitzaigun.
Hori bai, erronkak TALDEAN ARITUZ (eta ez elkarren aurka)
bakarrik gaindi daitezke.    Primeran pasa genuen!!
Hona hemen laburpentxo bat…


"AZKEN DAKOTAK" Ipuin Motorea

4. mailako ikasleok TXANELAn 
AMERIKA landu genuenean, 
Gorputz Heziketako saioetan ere, AMERIKA landu genuen.
Horretarako, Ameriketako indioen inguruko ipuin bat kontatzen zitzaigun, 
non erronka batzuk gainditu behar genituen.
Ipuin mota hauei, “ipuin motorea” deitzen zaie.
Hori bai, erronkak TALDEAN ARITUZ (eta ez elkarren aurka)
bakarrik gaindi daitezke.      Primeran pasa genuen!!
Hona hemen laburpentxo bat…

2016(e)ko otsailaren 25(a), osteguna

2. ZIKLOA

"ZATOZ DANTZA EGITERA!" gaiarekin bukatu dugu.
Oso gustuko gaia izan da.
Azkeneko saioan DISKOTEKA egin genuen eta oso ondo pasa genuen!!

Hona hemen gaiaren laburpentxo bat...




2016(e)ko otsailaren 16(a), asteartea

2. ZIKLOA

Mini-eramangarriak erabiliz, dantza batzuk ikasi ditugu.
Gero gelakoei dantza egiten erakutsi beharko diegu.
 







3. eta 4. mailakoen DANTZA GEHIAGO.
Primeran pasatzen ari gara!!



2016(e)ko urtarrilaren 30(a), larunbata

2. ZIKLOA ("FRONTOIKO KIROLAK")


Azkeneko saio hauetan "Frontoiko Kirolak " landu ditugu.
Bertan, ESKUZ, PALAZ, ERRAKETAZ eta SASKIZ aritu gara.
Hona hemen gure bideotxo bat...