2017(e)ko ekainaren 24(a), larunbata

BADMINTON TXAPELKETA


Jolasorduan egindako Badminton Txapelketa amaierara iritsi da.
Ostegunean, jai giro ezin hobe batean ospatu zen finala.

Hasieran izena eman zuten 32 bikoteetatik, 
bi bikote baino ez ziren finalera iritsi: 
EKAIN-EKHI eta HAIZEA-AMETS.

Azkeneko partida honetan, oso parekatuta izan eta gero, 
HAIZEA eta AMETS suertatu ziren garaile.

Zorionak txapeldunei, parte hartu zuten bikote guztiei
eta antolaketan lagundu duten 6. mailako ikasleei!!