2018(e)ko abenduaren 23(a), igandea

4. MAILA ("AZKEN DAKOTAK") Ipuin Motorea

Laugarren mailako ikasleak
"AZKEN DAKOTAK"
Ipuin Motorea
landu zutenean.

Oso ondo pasa genuen!!


2018(e)ko abenduaren 16(a), igandea

3. maila ("BOST ATEKO ERREINUA") Ipuin Motorea

Hirugarren mailako ikasleak
"BOST ATEKO ERREINUA"
Ipuin Motorea landu zutenean.

Ederki pasa genuen!!

2018(e)ko abenduaren 15(a), larunbata

5. MAILA ("GIMNASTIKA")


Bosgarren mailako ikasleak
"GIMNASTIKA" gaia 
landu genuenean.

Zenbat gauza egiteko gai garen...!!

2018(e)ko abenduaren 9(a), igandea

2. maila ("Hesiak saltatzen")


Bigarren mailako ikasleak
hesiak saltatzen

(eskubiko hankarekin, ezkerrekoarekin,
hesiak gertu jarrita, urruti...)



2018(e)ko abenduaren 8(a), larunbata

1. maila ("Hesiak saltatzen")


Lehenengo mailako ikasleak
hesiak saltatzen

(eskubiko hankarekin, ezkerrekoarekin,
hesiak gertu jarrita, urruti...)






2018(e)ko abenduaren 2(a), igandea

4. maila ("AZKEN DAKOTAK") Ipuin Motorea


4. mailako ikasleok 
TXANELAn AMERIKA gaia lantzen ari garela,
Gorputz Heziketako saioetan ere
Amerika lantzea pentsatu dugu.

Horretarako,
 ipuin bat irakurtzen ari gara ("Azken Dakotak")
eta ipuinean azaltzen diren
erronka batzuk gainditu beharko ditugu
ipuinarekin aurrera jarraitu ahal izateko.

Hori bai, 
erronkak TALDEAN ARITUZ (eta ez elkarren aurka)
bakarrik gaindi daitezke.    

Ipuin mota hauei, “IPUIN MOTOREA” deitzen zaie.

Primeran pasatzen ari gara!!

Tipiak eraikitzen!!


Ibaia zeharkatzen!!


Sua lortzen!!


Ehizerako entrenatzen!!


Dantzan!!

2018(e)ko azaroaren 25(a), igandea

3. maila ("BOST ATEKO ERREINUA") Ipuin Motorea


3. mailako ikasleok 
TXANELAn EGIPTO gaia lantzen ari garela,
Gorputz Heziketako saioetan ere
Egipto lantzea pentsatu dugu.

Horretarako,
 ipuin bat irakurtzen ari gara ("Bost Ateko Erreinua")
eta ipuinean azaltzen den "altxorra"
lortu ahal izateko,
erronka batzuk gainditu beharko ditugu.
Gainditutako erronka bakoitzeko, pista bat ematen zaigu.
Hori bai, 
erronkak TALDEAN ARITUZ (eta ez elkarren aurka)
bakarrik gaindi daitezke.    

Ipuin mota hauei, “IPUIN MOTOREA” deitzen zaie.

Primeran pasatzen ari gara
eta ea "altxorra" lortzen dugun...!!







2018(e)ko azaroaren 24(a), larunbata

6. maila (ZIRKOA)


Seigarren mailako ikasleak
ZIRKOA lantzen 
jarraitzen dugu.

(Diaboloa, Plater txinatarrak, Deabru makilak,
Pilotak, Slackline eta Zankoak).

 



2018(e)ko azaroaren 21(a), asteazkena

4. maila ("Geometria lantzen")


Laugarren mailako ikasleak
irudi "geometrikoak" lantzen.






2018(e)ko azaroaren 18(a), igandea

5. MAILA ("Gelan lanean")


Azkeneko saio hauetan, 
BOSGARREN mailako ikasleak
gelan aritu gara lanean.

Taldeka jarri gara eta talde bakoitzak gai bat landu du
("Beroketa", "Gorputza eta Kirola" ...)

Ondoren, beste taldeen aurrean gaia aurkeztu dugu
eta lanarekin bukatzeko, 
galderekin lehiaketa moduko bat antolatu dugu.

Lan bikaina oraingo honetan egindakoa!!







2018(e)ko azaroaren 17(a), larunbata

6. maila ("Oinarrizko Gaitasun Fisikoak")


Seigarren mailako ikasleak
Oinarrizko Gaitasun Fisikoak
landu genituenean!!


2018(e)ko azaroaren 11(a), igandea

6. MAILA ("ZIRKOA")



6. mailako ikasleak,
oraingo honetan,
ZIRKOA lantzen hasi gara.


Hona hemen,
malabarretarako
PILOTAK egiten.



2018(e)ko azaroaren 3(a), larunbata

1. MAILA ("Pikekin Jolasten")


Lehenengo mailako ikasleak
"pikekin" jolasten!!


2. MAILA ("Pikekin Jolasten")


Bigarren mailako ikasleak
"pikekin" ederki pasatzen!!




2018(e)ko urriaren 28(a), igandea

3. zikloa ("INDARRA")


3. zikloko ikasleak
Oinarrizko Gaitasun Fisikoak lantzen
(Abiadura, Indarra, Erresistentzia eta Malgutasuna). 

Oraingo honetan "INDARRA" lantzen.












6. maila ("ABIADURA")


6. mailako ikasleak
Oinarrizko Gaitasun Fisikoak lantzen
(Abiadura, Indarra, Erresistentzia eta Malgutasuna). 

Oraingo honetan "ABIADURA" lantzen.









2018(e)ko urriaren 27(a), larunbata

1. maila (Psikomotrizitate gelan)


Lehenengo mailako ikasleak
Psikomotrizitate gelan.

Ederki pasatzen dugu jolasten, 
ipuina entzuten, marrazten, eraikitzen...







2. maila (Psikomotrizitate gelan)



Bigarren mailako ikasleak
Psikomotrizitate gelan.

Ederki pasatzen dugu jolasten, 
ipuina entzuten, marrazten, eraikitzen...







2018(e)ko urriaren 21(a), igandea

3. zikloa ("MALGUTASUNA")



3. zikloko ikasleak
Oinarrizko Gaitasun Fisikoak lantzen
(Abiadura, Indarra, Erresistentzia eta Malgutasuna). 

Oraingo honetan "MALGUTASUNA" lantzen.






2018(e)ko urriaren 20(a), larunbata

3. maila (Gimnastika: "TXIRIBUELTAK")

Hirugarren mailako ikasleak
"txiribueltak" egiten!!






4. maila (Gimnastika: "TXIRIBUELTAK")


Laugarren mailako ikasleak
"txiribueltak" egiten!!








2018(e)ko urriaren 13(a), larunbata

3. zikloa ("ERRESISTENTZIA" eta Bihotz Taupadak)


3. zikloko ikasleak
Oinarrizko Gaitasun Fisikoak lantzen
(Abiadura, Indarra, Erresistentzia eta Malgutasuna). 

Froga fisiko batzuk egin ondoren,
Erresistentzia lantzen hasi ginen
eta bihotz-taupadak nola hartzen diren
ikasi dugu!!









2018(e)ko irailaren 30(a), igandea

4. MAILA (Korrika eta Masajea)


Laugarren mailako ikasleak
korri pixka bat egin ondoren,
merezitako masajea jasotzen.




3. MAILA (Korrika eta Masajea)


Hirugarren mailako ikasleak
korri pixka bat egin ondoren,
merezitako masajea jasotzen.





ONGI ETORRIAK 2018-2019 IKASTURTERA


ONGI ETORRIAK 2018-2019 ikasturtera.
Ikasturtea ondo hasteko eta taldeko giroa
ahalik eta hoberena izan dadin,
lehenengo saioetan "Ikasturte hasiera" izeneko gaiarekin hasi gara.

Gai honetan,
 jolas asko egin ditugu
("Harrapaketan", "Baloirik gabeko futbolean", "Kate motzean",
"Poliziak eta Lapurretan",  "Ikurrinaren bila" jolasean...)

eta primeran pasa dugu!!









2018(e)ko ekainaren 30(a), larunbata

"ESKOLA EGUNA"


Urtero bezala, 
ikasturteko azkeneko eguneko goizean 
jolasak antolatu genituen.
Ederki pasa genuen!!





FRONTENIS TXAPELKETA


Giro bikainean ospatu da
aurtengo frontenis txapelketa.
Finala jokatzeko denborik izan ez genuenez
aurten bi bikote suertatu dira garaile.
Hala ere, zorionak parte hartu duzuen guztioi!!







2. ZIKLOA ("UDA PRESTATZEN")


2. zikloko ikasleak 
"Uda prestatzen" gaia lantzen!!








Laugarren mailako ikasleak
ULTIMATE-n jokatzen!!





2018(e)ko ekainaren 24(a), igandea

6. MAILA ("KIN BALL-a ezagutzen")


6. mailako ikasleak
kirol berri bat ezagutu eta praktikatu zuten:
"KIN-BALL" izenekoa.
Jokoaren arauak ikasi
eta ariketa asko egin genituen
baina pena izan zen partida bat jokatzeko
denborarik ez izatea.













2018(e)ko ekainaren 23(a), larunbata

5. MAILA ("PALA DESBERDINEKIN JOLASTEN")


Gai honetan, 
bosgarren mailako ikasleok 
pala eta erraketa desberdinak erabiliz
pin pon-ean, frontenis-ean, badminton-ean, shuttleball-ean...
aritu ginen eta primeran pasa genuen.







2. MAILA ("MATERIAL DESBERDINEKIN JOLASEAN")


Bigarren mailako ikasleak
material desberdinekin jolasten aritu ginen.
Ederki pasa genuen...!!




2. ZIKLOA ("ASPALDIKO JOLASAK")


Hirugarren eta laugarren mailako ikasleak
"aspaldiko jolasetara" jolasten.




2018(e)ko ekainaren 2(a), larunbata

1. MAILA


Lehenengo mailako ikasleak
saskibaloiko baloiekin ariketak egiten.

2018(e)ko maiatzaren 27(a), igandea

2. MAILA ("AURREKIROLAK ezagutzen")

Bigarren mailako ikasleak
"aurrekirolak" ezagutzen eta praktikatzen
(Brile, Hokei, Beisbola...)












2018(e)ko maiatzaren 23(a), asteazkena

FRONTENIS TXAPELKETA


Urtero egin izan dugun bezala, 
6. mailako ikasleek 
txapelketa bat antolatu dute.

 Aurtengoa "Frontenisekoa" izaten ari da
eta giro ezin hobe batean jokatzen ari da.

Txapelketa binaka da,
jolasorduetan jokatzen da
eta partaideak hirugarren,
laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleak
eta irakasleak dira.

Ea nortzuk irabazten duten....






2018(e)ko maiatzaren 12(a), larunbata

6. MAILA ("BOLEIBOLAREKIN IKASTEN")


Seigarren mailako ikasleak
Boleibola lantzen.









2. MAILA (HERRI KIROLAK praktikatzen)


Bigarren mailako ikasleak
HERRI-KIROLAK lantzen.








1. MAILA ("FRONTOIKO KIROLAK EZAGUTZEN")


Lehenengo mailako ikasleak
"frontoiko kirolak"ezagutzen
(eskupilota, frontenis, pala eta saskia).






2018(e)ko maiatzaren 5(a), larunbata

5. MAILA ("COLPBOL-a ezagutzen")


Bosgarren mailako ikasleak
COLPBOL izeneko kirola 
landu genuenean.
Ez genuen kirol hau ezagutzen
eta oso gustukoa izan dugu!!














2. MAILA ("FRONTOIKO KIROLAK EZAGUTZEN")


Bigarren mailako ikasleak
"frontoiko kirolak" ezagutzen
(eskupilota, frontenis, saskia eta pala).






2018(e)ko apirilaren 29(a), igandea

1. MAILA ("Pikekin jolasten")


Lehenengo mailako ikasleak
egurrezko "pikekin" jolasten.













2018(e)ko apirilaren 28(a), larunbata

4. MAILA ("BADMINTON-a lantzen")


Laugarren mailako ikasleak
BADMINTON-a landu zutenean.













3. MAILA ("BADMINTON-a ezagutzen")


Hirugarren mailako ikasleak
BADMINTON-a landu zutenean.
Hurrengo ikasturteko 
jolasorduko txapelketan parte hartzeko 
prest egongo gara!!














2018(e)ko apirilaren 8(a), igandea

2. eta 3. ZIKLOAK ("PATINATZEN")


Opor aurreko saioetan,
3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleok
PATINATZEN  aritu ginen.
Oso gustuko gaia izan zen!!
Gaiari merezi zuen amaiera emateko, 
TXURI-URDINera joan ginen
eta ederki pasa genuen!!
Hona hemen landutakoaren laburpentxo bat...






2018(e)ko martxoaren 18(a), igandea

1. ZIKLOA ("HERRI KIROLAK")


HERRI-KIROLAK-eko Federaziotik 
EKIÑE etorri zitzaigun eskolara
saio bat ematera.
Asko ikasi genuen eta primeran pasa genuen.
Mila esker Ekiñe!!





2. ZIKLOA ("HERRI-KIROLAK")


HERRI-KIROLAK-eko Federaziotik 
EKIÑE etorri zitzaigun eskolara
saio bat ematera.
Asko ikasi genuen eta primeran pasa genuen.
Mila esker Ekiñe!!




 

3. ZIKLOA ("HERRI-KIROLAK")


HERRI-KIROLAK-eko Federaziotik 
EKIÑE etorri zitzaigun eskolara
saio bat ematera.
Asko ikasi genuen eta primeran pasa genuen.
Mila esker Ekiñe!!






2018(e)ko martxoaren 11(a), igandea

DANTZA EMANALDIA


"ZATOZ DANTZA EGITERA!"
gaia landu ondoren,
urtero bezala,
EMANALDI bat egin dugu.

Emanaldiarekin bukatzeko, 
DISKOTEKA izan dugu
eta primeran pasa dugu!!





2018(e)ko martxoaren 10(a), larunbata

6. MAILA ("ZIRKOA" Urdaneta ikastetxean)


Asteazkenean,
Ordiziako Urdaneta ikastetxeko 
Haur Hezkuntzako ikasleei,
guk prestatutako ZIRKO emanaldia
eskaini genien.

Oso ondo atera zitzaigun 
eta denek zoriondu gintuzten!!

Hemen bideotxo txiki batzuk
(emanaldi osoa aurrerago zintzilikatuko dugu).






2. eta 3. ZIKLOAK ("PATINATZEN")


Hasi gara gai berria lantzen: PATINAK!!

Primeran pasatzen ari gara
eta ikasten ari garena
oso ondo etorriko zaigu
TXURI-URDINERA joaten garenerako!!










2018(e)ko martxoaren 7(a), asteazkena

3. ZIKLOA (OINARRIZKO GAITASUN FISIKOAK)


Hona hemen,
5. eta 6. mailako ikasleak

OINARRIZKO GAITASUN FISIKOAK landu genituenean..





2018(e)ko martxoaren 6(a), asteartea

3. MAILA ("FLOORBALL-a ezagutzen")



Hona hemen 3. mailako ikasleak
talde-kirol ezezagun bat praktikatzen: "FLOORBALL"-a.

 Guretzat kirol berri bat izan da,
asko ikasi dugu
eta primeran pasa dugu!!

Ea hurrengo kirola zein den....







4. MAILA ("HANKAK LANTZEN")


KIROLAK lantzen hasteko garaia iritsi da 
eta FUTBOLAREKIN hasi gara.
Aitzaki ona "hankak lanean" jartzeko... 

Ta hurrengo gaia... PATINAK!!










2018(e)ko martxoaren 4(a), igandea

5. MAILA ("ZATOZ DANTZA EGITERA!")


5. mailako ikasleak
DANTZAK lantzen!!












2018(e)ko martxoaren 3(a), larunbata

6. MAILA ("ZATOZ DANTZA EGITERA!")


6. mailako ikasleak
DANTZAK lantzen!!










4. MAILA ("ZATOZ DANTZA EGITERA!")


4. mailako ikasleak
DANTZAK lantzen!!







2018(e)ko otsailaren 25(a), igandea

2. MAILA ("DANTZAN HASTEN!")


2. mailako ikasleak DANTZAN!!












1. MAILA ("DANTZAN HASTEN!")


1. mailako ikasleak DANTZAN!!






3. MAILA ("ZATOZ DANTZA EGITERA!")


3. mailako ikasleak
DANTZAK lantzen!!






2018(e)ko otsailaren 4(a), igandea

1. MAILA (Psikomotrizitate gelan)


ESKAILERA berri bat jarri digute
psikomotrizitate gelan.
Ederki pasa dugu zintzilika...
Behar genuen horrelako zerbait...!!








2018(e)ko otsailaren 3(a), larunbata

4. MAILA ("Frontoiko materialekin jolasten")


LAUGARREN mailako ikasleak
"Frontoiko Materialekin Jolasten" gaia landu dugu.
Hasieran teniseko pilotekin hasi ginen, 
gero larruzko pilotekin 
eta bukaerako saioetan,
saskia, pala eta erraketa erabili genituen.
Oso gustuko gaia izan dugu!!









2018(e)ko urtarrilaren 20(a), larunbata

2. MAILA (JAURTIKETAK lantzen)



Hona hemen
2. mailako ikasleak JAURTIKETAK lantzen
(pilotekin eta baloiekin ibili gara, brilen jolastu dugu...)