2018(e)ko azaroaren 25(a), igandea

3. maila ("BOST ATEKO ERREINUA") Ipuin Motorea


3. mailako ikasleok 
TXANELAn EGIPTO gaia lantzen ari garela,
Gorputz Heziketako saioetan ere
Egipto lantzea pentsatu dugu.

Horretarako,
 ipuin bat irakurtzen ari gara ("Bost Ateko Erreinua")
eta ipuinean azaltzen den "altxorra"
lortu ahal izateko,
erronka batzuk gainditu beharko ditugu.
Gainditutako erronka bakoitzeko, pista bat ematen zaigu.
Hori bai, 
erronkak TALDEAN ARITUZ (eta ez elkarren aurka)
bakarrik gaindi daitezke.    

Ipuin mota hauei, “IPUIN MOTOREA” deitzen zaie.

Primeran pasatzen ari gara
eta ea "altxorra" lortzen dugun...!!