2023(e)ko martxoaren 26(a), igandea

"MATERIAL BIRZIKLATUEKIN jostailuak sortzen"

 

Dokumentu honetan, 3 ataza desberdinekin topatuko zarete.


Alde batetik, 

Jostailu desberdinak sortzeko bideoak egongo dira.

Bideo horietatik nahi duzuena aukeratu 

eta bertan azalduko zaizuen "jostailua" eraiki beharko duzue.

Bideoak ikusi ahal izateko, HEMEN KLIKATU.


Bestalde, 

lanak noizko egin behar diren jakin dezazuen eta hobeto antolatu zaitezten

egutegi bat prestatu dizuet (EGUTEGI DIGITALA).


Eta bukatzeko, 

"zuen iritzia" eta "autoebaluaketarako" galdetegi bat prestatu dizuet

bete dezazuen (HEMEN KLIKATU).


Zalantzaren bat izanez gero, i.artetxe@lardizabal.eus helbidera idatzi dezakezue.


Animo eta disfrutatu eraikitakoarekin!!

Ibon


2020(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

ETXEAN BAI, GELDIRIK EZ!!



Etxean gauden bitartean, 
Gorputz Hezkuntzako
BLOG berria.

Bertan,
etxean egin daitezkeen
 jolas, ariketa fisiko,
dantza, erronka...
proposamen pila bat
aurkituko dituzue.


2020(e)ko urtarrilaren 14(a), asteartea

WEB-ORRI BERRIA!!


Hemendik aurrera,
Gorputz Heziketako arloan
lantzen duguna ikusi nahi baduzue,
Lardizabal ikastetxeko 
web-orri berrira
joan beharko duzue!!

2019(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

6. MAILA (GIMNASTIKA)


Seigarren mailako ikasleak
GIMNASTIKA gaia lantzen.

Landutakoarekin
gimnastikako "segida" bat
sortu behar zuten.

 Bideo gehiago ikusi nahi izanez gero,
beherago dagoen "esteka" sakatu!!





2019(e)ko azaroaren 30(a), larunbata

4. MAILA ("AZKEN DAKOTAK")

Txanelarekin batera,
Gorputz Heziketan ere
AMERIKA gaia lantzen ari gara.
Eta horretarako,
"AZKEN DAKOTAK"
izeneko IPUIN MOTOREA
irakurtzen ari gara.
  
Ipuinean azaltzen diren erronkak 
gainditu egin behar ditugu
ipuinarekin aurrera jarraitu ahal izateko.

Hori bai, 
erronkak TALDEAN ARITUZ 
(eta ez elkarren aurka)
bakarrik gaindi daitezke.    

Primeran pasatzen ari gara!!







 

2019(e)ko azaroaren 24(a), igandea

3. MAILA ("BOST ATEKO ERREINUA")


"BOST ATEKO ERREINUA"
izeneko IPUIN MOTOREA
lantzen ari gara.
 
Ipuinean azaltzen diren erronkak 
gainditu egin behar ditugu
ipuinarekin aurrera jarraitu ahal izateko.

Hori bai, 
erronkak TALDEAN ARITUZ 
(eta ez elkarren aurka)
bakarrik gaindi daitezke.    

Primeran pasatzen ari gara!! 
 
 
 
 
 

2019(e)ko azaroaren 17(a), igandea

5. MAILA (SALTOKA)


Hona hemen
bosgarren mailako ikasleen
bideo batzuk
saltoka!!

Bideo gehiago
ikusi nahi izanez gero,
beherago dagoen
"esteka" sakatu!!