2019(e)ko azaroaren 30(a), larunbata

4. MAILA ("AZKEN DAKOTAK")

Txanelarekin batera,
Gorputz Heziketan ere
AMERIKA gaia lantzen ari gara.
Eta horretarako,
"AZKEN DAKOTAK"
izeneko IPUIN MOTOREA
irakurtzen ari gara.
  
Ipuinean azaltzen diren erronkak 
gainditu egin behar ditugu
ipuinarekin aurrera jarraitu ahal izateko.

Hori bai, 
erronkak TALDEAN ARITUZ 
(eta ez elkarren aurka)
bakarrik gaindi daitezke.    

Primeran pasatzen ari gara!!