2018(e)ko otsailaren 4(a), igandea

1. MAILA (Psikomotrizitate gelan)


ESKAILERA berri bat jarri digute
psikomotrizitate gelan.
Ederki pasa dugu zintzilika...
Behar genuen horrelako zerbait...!!








2018(e)ko otsailaren 3(a), larunbata

4. MAILA ("Frontoiko materialekin jolasten")


LAUGARREN mailako ikasleak
"Frontoiko Materialekin Jolasten" gaia landu dugu.
Hasieran teniseko pilotekin hasi ginen, 
gero larruzko pilotekin 
eta bukaerako saioetan,
saskia, pala eta erraketa erabili genituen.
Oso gustuko gaia izan dugu!!









2018(e)ko urtarrilaren 20(a), larunbata

2. MAILA (JAURTIKETAK lantzen)



Hona hemen
2. mailako ikasleak JAURTIKETAK lantzen
(pilotekin eta baloiekin ibili gara, brilen jolastu dugu...)








2018(e)ko urtarrilaren 5(a), ostirala

ZIRKOA (6. maila)


Hona hemen 
6. mailako ikasleek eman zuten 
"zirko" emanaldiaren 
bideo labur bat.
Ea gustokoa duzuen...








2017(e)ko abenduaren 23(a), larunbata

2. ZIKLOA (OREKA lantzen)


Hona hemen,
3. eta 4. mailako ikasleak OREKA lantzen.
Ederki pasa dugu gorputza "orekatzen" eta "desorekatzen"...!!






2017(e)ko abenduaren 17(a), igandea

5. MAILA ("Koordinazioak")


Gai honetan,
5. mailako ikasleok KOORDINAZIOAK landu ditugu:
saskibaloiko eta futboleko baloiekin jolastu dugu, 
hesiak pasa ditugu,
sokasaltoan ibili gara...











2017(e)ko abenduaren 2(a), larunbata

"BOST ATEKO ERREINUA" (Ipuin Motorea) (3. maila)


3. mailako ikasleok TXANELAn 
EGIPTO gaia landu dugunean, 
Gorputz Heziketako saioetan ere, Egipto landu dugu.
“Altxor” bat lortu ahal izateko,
erronka batzuk gainditu behar genituen
 ipuin bat kontatu zaigu ("Bost Ateko Erreinua").

Ipuin mota hauei, “IPUIN MOTOREA” deitzen zaie.
Gainditutako froga edo erronka bakoitzeko, pista bat ematen zitzaigun.
Hori bai, erronkak TALDEAN ARITUZ (eta ez elkarren aurka)
bakarrik gaindi daitezke.    
Primeran pasa dugu
eta nolako "altxor" goxoa lortu genuen!!
Hona hemen laburpentxo bat…
Ea gustukoa duzuen...