2016(e)ko martxoaren 7(a), astelehena

"AZKEN DAKOTAK" Ipuin Motorea

4. mailako ikasleok TXANELAn 
AMERIKA landu genuenean, 
Gorputz Heziketako saioetan ere, AMERIKA landu genuen.
Horretarako, Ameriketako indioen inguruko ipuin bat kontatzen zitzaigun, 
non erronka batzuk gainditu behar genituen.
Ipuin mota hauei, “ipuin motorea” deitzen zaie.
Hori bai, erronkak TALDEAN ARITUZ (eta ez elkarren aurka)
bakarrik gaindi daitezke.      Primeran pasa genuen!!
Hona hemen laburpentxo bat…